Bizkaimove trafiko-mapa Google Mapsen integratuta dago. Teknologia hori unibertsala da, eta ezarpen handia du informazioaren posizionamendu geoespazialaren arloan. Google Mapsi esker, erakusten den informazioan zehaztasun handiagoa lortzen da, bai trafikoaren egoeretan, bai obrak eta gorabeherak kokatzeko orduan. Hala, Bizkaimovek erabiltzaileentzako zenbait zerbitzu erabilgarri eskaintzen ditu:

  • Lurralde Historikoko ibilbide nagusien egoera erakusten duen plano interaktibo bat.
  • Bizkaian egiten ari diren obrak, eta trafikoan izan ditzaketen gorabeherak.
  • Neguan, mendateetako batzuen egoerari buruzko informazioa emango da.
  • Bilborako sarbideen eta gure errepideetako beste leku batzuen egoerari buruzko informazioa.
  • Errepide nagusietan zehar trafikoaren egoera erakusten duten kamerak.
  • Mapako gune bat erabiltzaileak lehenetsitako bistaratu gisa edo gogoko gisa gogoratzeko aukera.
  • Garraiobideen kokalekua bilatzea eta haien erabilera errazten duen on-lineko laguntzaile bat.

Bizkaimoveri buruzko kontsultak egiteko, posta bat bidal diezagukezu helbide elektroniko honetara:

bizkaimove@bizkaia.eus

Gainerako kontsultetarako, harremanetan jarri, zuzenean, honekin:

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Bizkaiko Foru Aldundia

Ibañez de Bilbao, 20

48009 Bilbao

(+34) 944067000